Banakako enpresa pertsona fisiko batek osatzen duen enpresa, bera izanik enpresaren jabe eta kudeatzaile bakarra da. Gehienetan, euren kontura lan egiten duten pertsonekin, autonomoekin alegia, identifikatzen da. Hala ere, langile batzuk izan ditzakete kontratatuta. Burutzen duten jarduera oso mugatua da, eta orokorrean beste enpresa edo partikularrentzako zerbitzuak eskaintzen dituzte. Aldi berean, ohikoa da haien kudeaketa administratiboa (kontabilitatea, zergen kudeaketa, ...) gestore baten esku uztea da. Sozietate anonimo, erantzukizun mugatuko sozietate eta beste merkataritza sozietate gehienetan ez bezala, banakako enpresariak bere oraingo eta geroko ondare pribatu osoarekin erantzuten du enpresaren zor eta obligazioen aurrean.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, empresa individual, empresario individual.
Loturiko artikuluak
Eurokrazia eta eurokratakEurokrazia Europar Batasuneko politikari eta funtzionariek, eurokratek alegia, euren eskumenen bitartez lortzen duten botere instituzionala da, nazioko politiken gainetik. Bereziki adiera gaitzesgarrian erabiltzen da, eurokratek osatzen duten burokraziari…
Merkataritza-balantzaEkonomian, herrialde bateko merkataritza-balantza esportazioak ken inportazioak zenbatekoa da. Merkataritza-balantza positiboa denean (esportazioak inportazioak baino handiagoak direnean alegia), merkataritza-superabita dagoela esaten da; negatiboa denean (inportazioak esportazioak baion handiagoak…
Merkataritza sozietateakMerkataritza sozietatea irabazteko asmoarekin bi pertsonak edo gehiagok dirua, ondasunak edo lana batera jartzen dituztenean sortzen den elkarte mota da, pertsona juridikoa alegia, betiere legeak ezarritako baldintzak betetzen…