Balore-burtsa (balore-merkatua)


KategoriakEkonomia

Balore-burtsa edo balore-merkatua, besterik gabe burtsa ere deitua (bestelako burtsak ere izan arren, hala nola commodities edo lehengaien burtsak), enpresa eta partikularren arteko finantzazioa eskaini eta eskaintzeko merkatua da, non akzioak eta bestelako balore-tituluak merkaturatu eta trukatzen diren. Halaber, balore-burtsa kapital-transakzio horietarako bitartekaritza-erakundea da, haien kontrol-jarduera ere garatzen duena. Merkatu guztietan bezala, salerosten diren akzioek eta bestelako tituluek kotizazio edo prezio aldakorra dute, eskaintzaren, eskariaren eta beste faktoreen arabera. Kotizazio horiek burtsa-indize direlakoetan laburbiltzen dira, prezioen bilakaera orokorra estimatzeko: indize horiek hartzen dituzten balioen arabera esaten da "burtsa igo" edo "burtsa jaitsi" dela. Orokorrean, burtsa igotzea ekonomia orokorrarentzat komenigarria dela irizten da, enpresak haien balioa gehitzen ari direla adierazten duelako; eta berri txarra, jaisten denean. Burtsa batean kotizatzen duten akzioen prezio indibiduala (akzioaren kotizazioa, alegia) akzio horiek jaulki edo emititu dituen enpresaren egoera eta igurikimen edo espektatibak azaltzen ditu: kotizazioa altua bada, enpresaren egoera ona da; eta txarra, kotizazioa jaitsi bada. Burtsan kotizatzen duten akzioak prezio desberdinetan saldu eta erostea irabazi iturri oparoa da partikular, finantza-enpresa eta banku askorentzat; areago, burtsa espekulazio-eremu nabarmenetakoa da, non diru asko irabazi eta galdui daitekeen.

276 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.