Marketinean, balio-proposamena enpresak eskaintzen duen produktu edo zerbitzuari buruz bezeroari egiten dion adierazpena da, produktu edo zerbitzua zertarako den komenigarria edo beharrezkoa, bere beharrak zergatik asetuko dituen eta…
Dokumentu, adierazpen edo gertaera batek zerbaiti buruz balio frogagarria edo balio frogatzailea duela esaten da, behar den erakundearen aurrean (notario, epaile, epaitegi edo beste autoritate publiko baten aurrean) legeak ezarritakoaren arabera inongo zalantzarik gabe zerbait egia dela frogatzen duenean. Adibidez, notarioaren aurrean eta notarioak berak sinaturiko agiri publikoek balio frogagarria dute agirian baieztatzen denari buruz.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, probative value, evidential value; gaztelaniaz, valor probatorio.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.