Balio-eskaintza (balio-proposamena)


KategoriakEnpresa

Marketinean, balio-eskaintza (baita baliozko eskaintza) edo balio-proposamena, batzuetan marketin-eskaintza ere deitua, enpresaren aldetik bezeroari proposatu eta eskaintzen zaion produktu edo zerbitzua eta horren adierazpena da, horri lotutako ezaugarri, prestazioekin eta sorrarazten dituen esperientziekin batera, haren beharrak asetu eta nahiak betetze aldera. Balio-proposamena enpresak bezeroari egiten dizkion komunikazio guztietan azaldu eta argia, sinplea, ulerterraza eta bakarra izan beharko litzateke.

Beste hizkuntzetan: imgelesez, value proposal, value proposition; gaztelaniaz, propuesta de valor.

161 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.