Balio galera edo balio-galtzea ondasun edo aktibo batek denboran zehar, zehatzago bere bizitza erabilgarrian zehar, jasaten duen balioaren gutxitzea da. Balio galerarako arrazoi zenbait daude:
- Balio galera fisikoa dela esaten da, ondasuna erabiltzeagatik edo berezko higaduragatik gertatzen denean; adibidez, eraikinak, makinak eta gailuak maiztu, xahutu eta hondatu egiten dira denboran zehar.
- Balio galera funtzionala da, aktiboak eskaintzen duen baliagarritasuna kolokan dagoenean, baina ez higaduragatik, baizik eta merkatuan izandako aldaketengatik (ordezko piezak eskuratzeko zailtasuna) edota efizientzia murritzagatik. Aipatutako arrazoi horiek obsoleszentzia kontzeptuan biltzen dira. Balio galera funtzionala ondasuna egin beharreko lana egiteko nahikoa ez denean ere gertatzen da, eta orduan insufizientzia deitzen zaio.
- Balio galera ekonomikoa zeharkako arrazoiengatik gertatzen da, eta bereziki ondasun higiezinen kasuan gertatzen da, merkatuan ondasu higiezinen merkatu balioa jaitsi delako, edota eraikinaren inguruan beste eraikin batzuk eraiki direlako.
Balio galera fisikoa eta funtzionala amortizazio ekonomikoaren bitartez jasotzen da kontabilitatean.
Hiztegia: ingelesez, depreciation; gaztelaniaz, depreciación.
Loturiko artikuluak
Balio-bizitzaOndasun, azpiegitura edo aktibo baten balio-bizitza, bizitza baliagarria, bizitza erabilgarria edo bizitza teknikoa (bizialdi baliagarria edo erabilgarria ere deitua) aktibo hori kondizio egokietan edo ezarritako helburuak betetzeko moduan…
ObsoleszentziaObsoleszentzia edo zaharkitzapena funtzionatzeko egoera egokian izan arren, hau da, bizitza erabilgarria agortu baino lehen, erabiltzaileak borondatez edo behartuta baztertu egiten dituen gailuekin gertatzen den fenomenoa da. Obsoleszentzia egoeran…
Amortizazio ekonomikoaAmortizazio teknikoa edo amortizazio ekonomikoa denboran zehar ibilgetuak izaten duen balio-galera kontabilitatean jasotzea da. Izan ere, ibilgetua ekoizpen-prozesuan erabiltzeagatik edo besterik gabe denbora pasatzeagatik narriadura eta ondorioz balio-galera…