Baldintzapen instrumental edo eraginkorra (eragilea, eragingarria)


KategoriakPsikologia

Psikologian, baldintzapen instrumentala, baldintzapen eraginkor, eragile edo eragingarria ere deitua,  ikaskuntza eta portaera sari eta zigorren bitartez azaltzen dituen teoria eta modelo bat da. Horren arabera, subjektu batek sari edo errefortzu positiboa dakarren portaera etorkizunean errepikatzeko joera izango du, eta aldiz, zigor edo errefortzu negatiboa dakarrena etorkizunean alde batera uzteko joera izango du. Adibidez, txakur batek zaunka egindakoan, errieta egin eta zartako txikiak ematen bazaizkio, aurrerantzean zaunka ez egiteko joera izango du; berriz, eseri egiteko esanda eseri ondoren, gaileta ematen bazaio, portaera hori errepikatzeko joera izango du etorkizunean ere. Baldintzapen eraginkorra teoria konduktistaren baitan kokatzen da, Edward Thorndike psikologoak XX. mendearen hasieran abiarazi eta B.F. Skinner-ek XX. mendearen erdialdean garatu zuen. Batzuetan, Pavlov-en baldintzapen klasikoarekin lotzen bada ere, bi baldintzapen-teoriek portaera kanpoko estimuluek eragiten baitute, baldintzapen eraginkorrean portaeraren ekimena eta aldaketa subjektuaren mendean dago, baldintzapen klasikoan portaera zuzenean estimuluak eragiten duen bitartean.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, operating conditioning; gaztelaniaz, condicionamiento operante.

248 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.