Baikortasun teknologikoa


KategoriakOrokorra

Baikortasun teknologikoa, batzuetan utopismo teknologikoa eta soluzionismo teknologikoa ere deitua, teknologiaren garapenak eta horren erabilerak arlo guztietan gizarteko arazoak konpondu eta gizartearen aurrerapena ziurtatzen dutela baieztatzen duen diskurtsoa da. Horren aurka ezkortasun teknologikoa dago, fatalismora heldu gabe, teknologia panazea ez dela baieztatu eta teknologiaren arriskuei buruz ohartarazi duena. Aldi berean, ikuspegi ezkorrak teknologia berez ez dela ona, ezta txarra ere, aldarrikatzen du eta ildo horretatik teknologiaren erabilerari erreparatu behar zaiola azpimarratzen du. Historian zehar badira argi eta garbi utopismo teknologikoa kolokan jartzen duten egoerak, hala nola energia nuklearraren arriskuak eta erabilera armamentistikoa, petrolioaren industriak eragindako kutsadura eta digitalizazioak eragiten duen energia eta materialen kontsumo itzela, klimaren eta baliabideen iraunkortasunaren aurka.

Ikus, gainera

 

206 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.