Finantzetan, babes-baloreak eta babes-aktiboak finantza merkatuetan gorabehera handiak eta ziurgabetasuna dagoen egoeretan inbertitzaileek bereziki eskuratzen dituzten baloreak (finantza-tituluak) eta aktiboak dira. Ohiko babes-baloreak eta aktiboak dira urrea, historikoki dolarra dibisa merkatuetan (XX. mendearen bukaeratik babes-balorearen izaera galtzen joan da, ordea) eta Alemania eta arrisku-sari txikiko beste herrialdeetako zor publikoko tituluak.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, safe haven asset, refuge investment, refuge asset; gaztelaniaz, valores refugio y activos refugio.
Loturiko artikuluak
Arrisku-kapitalArrisku-kapital edo arrisku-kapital inbertsioa proiektu berritzaileak aurrera eraman nahi dituzten enpresa txiki eta ertainetan egindako inbertsioak dira, gehienetan iraupen laburrekoak, partaidetza txikikoak enpresan eta finantzazio gehigarria jasotzeko laguntza…
Arrisku naturalakArrisku naturalak ingurumen naturalean gertatzen diren hondamendiek (hala nola muturreko gertaera klimatikoak, lurrikarak, ...) komunitate, eskualde, herrialde edo orokorrean gizarte bat bortizki erasaten dutenean gertatzen diren egoerak dira,…
Arrisku-faktoreak eta babes-faktoreakArrisku-faktoreak gaixotasun, sindrome edo nahasmendu bat garatzeko probabilitatea gehitzen duten faktore, aldagai eta ezaugarriak dira. Adibidez, estresa eta bakardadea depresioa pairatzeko arrisku-faktoreak direla esaten da. Arrisku-faktoreen aurkakoak babes-faktoreak…