Azken Judizioaren argudioa


KategoriakFilosofia

Azken Judizioaren argudioa gizakiaren existentzia noiz arte luzatuko den ezartzen duen probabilitate-argudioa da. Horren arabera, gizakiak luzaroan irauten badu, gutako bakoitza gizaki guztien artean lehenengotarikoen artean da. Baina probabilitate txikia dago, gizakia luzaroan irautekoa bada, gutako bakoitza lehenengo garaietan izatekoa; ondorioz, egokiena gutako bakoitza gizaki guztien erdian, gutxi gorabehera, dagoela esatea litzateke; populazioaren hazkundea kontuan harturik, gure ondoren etorriko beste erdiak, azkenak tartean, urte gutxi barru biziko dira, eta beraz mundua laster amaituko dela esan daiteke. Egindako estimazioen arabera, historiako (eta historiaurreko) gizaki guztietatik %10 ia jaio dela suposaturik ere, egungo populazio proiekzioekin gizateria 5000 urte baino lehen bukatuko dela kalkulatu da.

 

194 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.