Exegesia testu baten analisia eta interpretazioa da, bereziki testu bibliko eta erlijiosoei buruz, ikuspuntu historiko, literario eta teologiko batetik. Exegesia egiten dutenak exegetak dira. Ikerketa exegetikoa ezinbestekoa da…

Azken Igurtzia, Vatikanoko II. Kontzilioaren aurretik, eta Gaixoen Oliadura, gaur egun, hilzorian daudenentzako sakramentua da Eliza Katolikoan eta beste kristau eliza batzuetan. Egun ordea, hilzorian egon gabe, gaixo eta adindu sinistunei ere ematen zaien sakramentua da, gaixoari Jainkoaren grazia eta bedeinkapena eskaintzen dizkona, gaixoaren kopetan eta eskuetan olioz gurutzearen seinalea eginez, otoitz batekin batera. Ez da nahastu behar biatiko edo hilzorian dauden pertsonei ematen zaien jaun hartzearen sakramentuarekin, bizitzaren azken sakramentuarekin alegia.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, Extrema Unción.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.