Autoritate-argudioak


KategoriakFilosofia

Autoritate-argudioa, autoritatearen argudioa, autoritatean oinarritutako argudioa, argumentun ad verecundiam latinezko izenez ere ezaguna, baieztapen bat egiazkoa edo zuzena dela frogatzeko, hura plazaratu zuten edo horrekin bat datozen pertsonen aipamena egitean datza. Adibidez, "Keynes-en arabera, langabezia murrizteko erabaki egokiena gastu publikoa handitzea da" baieztapenean, autoritate-argudioa baliatzen ari da, langabezia murrizteko gastu publikoa handitzearen errezeta justifikatzeko Keynes ekonomilari ospetsuak horixe bera proposatu zuela adierazten delako. Zentzu hertsian, autoritate-argudioak falaziatzat hartzen dira, hots, argumentu faltsu edo baliogabeak dira, baieztapen bat ezin baita frogatutzat hartu pertsona batzuek egiazkotzat hartzen dutelako. Froga gisa erabil ezin daitekeen arren, justifikazio erretoriko gisa onartzen da, bereziki aipatzen den pertsonaia aditua denean.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, argumento de autoridad.

203 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.