Zorizko esperimentua


KategoriakEstatistika

Probabilitate-teorian, zorizko (edo ausazko) esperimentua, zorizko saiakuntza edo zorizko esperientzia, esperientzia edo esperimentu aleatorioa ere deitua,  kondizio berdinetan errepikatu arren hainbat emaitza posible dituen fenomeno bat da, emaitza posible horiek ezagunak izanik, baina aldi bakoitzean gertatuko den emaitza zehatza ez dakigularik (ikus, gainera, zorizkotasuna). Emaitza posible horietako bakoitza gertaera sinple edo elementalak direla esaten da, eta horien multzoa lagin-espazioa da.

Zorizko esperimentua edo saiakuntza konposatua dela esaten zorizko esperimentu anitzeko emaitzen konbinazioak biltzen dituenean; adibidez, dado bat eta txanpon bat aldi berean botatzen ditugunean edota dado hainbat aldiz botatzen dugunean. Zorizko esperimentu konposatuak zuhaitz-diagrama baten bitartez irudikatzen dira eta probabilitate konposatuaren bitartez garatzen dira.

Ikus, gainera

Beste hizkuntzetan: ingelesez, random experiment; gaztelaniaz, experimento (experiencia) aleatorio.

215 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.