Aurreikuspenak edo prebisioak etorkizunean fenomeno edo arlo jakin batean izango denari buruzko iragarpenak dira. Maiz, aurreikuspenak eta aurresanak nahastu edo sinonimotzat hartzen dira, biak kontzeptu desberdinak diren arren: aurresana iragarpen zehatza da, aldagai edo aldagai multzo bati buruz, datu historikoetan, denbora-serieetan edo aldagaien arteko erlazioan oinarrituta; aurreikuspenak, berriz, iragarpen zabalagoak dira, eszenatoki edo egoera bat nolakoa izango den iragartzen duena, eta iraganeko informazioaz gainera, aurrera begiratzeko ahalmenean eta etorkizunerako ezarrita dauden asmo, helburuen arabera.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, foresight; gaztelaniaz, previsión.
Loturiko artikuluak
Estatistika deskribatzaileaEstatistika deskribatzailea lagin bateko informazioa laburbiltzen duten grafikoak (histograma, sektore-diagramak) eta neurri estatistikoak (batezbestekoa, desbideratze estandarra, ...) aurkeztu egiten dituen estatistikaren adarra da, lagin horretako emaitzak populaziora zabaldu…
Aurresanak (predikzioak)Aurresana edo predikzioa geroko gertaera edo bilakaera bati buruz arrazionalki egiten den proposizioa da. Aurresanak egiteko teknika bi sailetan banatzen dira bereziki: teknika kuantitatiboak, gehienetan estatistikan oinarrituak, eta…
EstrapolazioaEstatistikan, estrapolazioa eskura dauden datuen joeran oinarrituta, datu horiek osatzen duten tartetik kanpoko puntu batean aldagai horren balioa estimatzea da. Adibidez, azken urteotako salmentak 12-23-31-44-53 izanik, datorren urterako…