Gizapedia

Giza · Gizarte · Zientziak

Estrapolazioa

Puntu gorriek osatzen duten joera linealean oinarrituta, estrapolazioa egin da puntu urdinean.

Estatistikan, estrapolazioa eskura dauden datuen joeran oinarrituta, datu horiek osatzen duten tartetik kanpoko puntu batean aldagai horren balioa estimatzea da. Adibidez, azken urteotako salmentak 12-23-31-44-53 izanik, datorren urterako aurresan egoki bat, estrapolazio bat eginez, 63 izan daiteke gutxi gorabehera. Estrapolazioan oinarritutako aurresanak ez dira fidagarriak izaten, aurreko joera edo bilakaera bat eremuz kanpoko datuetarako ere errepikatuko dela suposatzen baitu.

163 hitz

Irakurleari

Artikulu bat eskatu

Erabili galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.

Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun.