Atzerriko inbertsioa (ikus, gainera, inbertsioa) herrialde batera epe jakin batean atzerritik sartzen diren kapitalen multzoa da, bertako aktibo iraunkorrak (ondasun higiezinak eta epe luzeko finantza aktiboak, akzio-karterak adibidez) eta enpresak eskuratu edo enpresa berriak sortzeko. Ordainketa-balantzan, kapital-kontuan eta finantza-kontuan jasotzen da.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, inversión extranjera.
Loturiko artikuluak
Kapital-ondasunakKapital-ondasunak ekoizpen-prozesu batean ekoizpen-faktore moduan erabilita produktuak eta zerbitzuak ekoizteko erabiltzen diren ondasun iraunkorrak dira (makinak, instalakuntzak, eraikinak, ....). Ondasun horien definizioa makina eta beste ekipo teknikoetara mugatzen…
Hautabidezko inbertsioaInbertsio-proiektuen azterketan, hautabidezko inbertsioa, batzuetan ordezko inbertsioa ere deitua, inbertsio jakin bat ebaluatzerakoan planteatzen den beste inbertsio-aukeretako bakoitza da, eta, beraz, inbertsio hori horiekin alderatzen da, batez ere…
Atzerriko kapitalaAtzerriko kapitala herrialdetik kanpoko eragile batek, izan enpresa izan partikularra, herrialdean bertan egiten duen inbertsioa da. Orokorrean, atzerriko kapitalaren sarrera, atzerriko inbertsioa alegia, positiboa da, finantza baliabideen sarrera…