Gizarte psikologian, atribuzioen teoriak edo atribuzioaren teoriak pertsonek norberaren edo besteen jokabideeak azaltzeko ematen dituzten interpretazio eta kausei buruzko teoriak dira. Bereziki jokabideei buruz ezartzen diren kausa motak (barnekoak, kanpokoak), kausa horiek esleitzeko baliatzen den informazioa eta esleipen edo atribuzio horien ondorioak aztertzen ditu. Atribuzioen lehenengo teoriak Fritz Heider psikologoak plazaratu zuen The Psychology of Interpersonal Relations lanean (1958).
Loturiko artikuluak
- 
Psikologia ebolutiboa- Psikologia ebolutiboa pertsonen gogamenaren bilakaera bizitzan zehar ikertzen duen psikologiaren adarra da, hala nola ikaskuntza, heldutasunera heldu eta pertsonaren garapen psikoafektibo eta kognitiboaren prozesuen inguruan. Ildo horretatik, ulertzekoa… 
 
- 
Psikologia positiboa- Psikologia positiboa bere azterketa  esperientzia, sentimendu eta bereizgarri psikologiko positiboen inguruan ardazten duen psikologiaren korrontea da,  bereziki buruko nahasmenduak saihesteko eta haien tratamendurako nahiz hazkunde pertsonalerako eta motibaziorako… 
 
- 
Teoriak- Teoriak fenomeno jakinen abstrakzioak dira, fenomenoa osatzen duten elementuak kontzeptualizatu eta harremanetan jartzen dituztenak.