Atribuzio kausalak


KategoriakPsikologia

Atribuzio kausalen teoria Fritz Heider austriar psikologoak (1896-1988) giza portaera eta jokabideak interpretatzeko, bai norberarena bai besteena, baliatzen dituzten arrazoiak aztertzen dituen teoria psikologikoa da. Teoria horren arabera, portaera jakin bati ematen diogun interpretazioak eragiten du zuzenean portaera horri egiten diogun balorazio orokorrean, eta beraz norberaren portaera baldintzatuko du etorkizunean eta, besteen jokabideen interpretazioa egiterakoan ere, haien motibazioa eta autoestimua eragingo ditu. Atribuzio kausal batek hiru elementu ditu: kontrol-locus delakoak jokabide jakin baten kausa subjektuaren baitan edo subjektuarengandik at dagoen zehazten du; egonkortasunak jokabidea eragin duen kausa egonkorra edo aldi baterakoa den finkatzen du; eta azkenik kontrolagarritasunak kausa hori kontrolatu daitekeen ala ez ezartzen du. Horrela, autoestimu eta motibazio gehien eragiten dituzten atribuzio kausalak barneko kontrol-locusa, egonkortasuna eta kontrolagarritasuna duten haiek izango lirateke.

217 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.