Politika makroekonomikoa herrialde bateko aldagai makroekonomikoak, hala nola inflazioa, interes-tasa, truke-tasa eta langabezia, zuzenean eraginez -maiz, haietako bat jaitsiarazi edo igoraraziz, beste batean bilatzen den fektua lortzeko- gobernuak…

Atlantismoa nazioarteko aliantza eta horri dagokion korronte eta jardun politikoa, Mendebaldeko Europako herrialdeek, Estatu Batuek eta Kanadak (hertsiki Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeko herrialdeek) osatzen dutena. Horren helburua da elkarren arteko defentsa egitea mehatxu eta eraso belikoen aurka elkar defendatu, eta ikuspuntu politiko batetik, herrialde horietan indarrean dauden demokrazia liberalak babestea, munduan zehar demokraziaren, zuzenbide-estatuaren, giza eskubideen eta liberalismoaren balioak sustatuz. Ezker politikoko sektoreetatik eta altermundialismotik, atlantismoa inperialismotzat hartzen da.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, atlanticism.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.