Atlanteak eta telamoiak


KategoriakArtea

Atlanteak, kariatideak ez bezala, gerritik gora baino ez dira irudikatzen batzuetan.Kredituak:Staro1

Atlanteak edo atlasak, telamoiak ere deituak batzuetan, gizon itxurako zutabeak eta erlaitza edo elementu arkitektoniko bat eusten duten gizon itxurako eskulturak dira. Kariatideen aldaera maskulinoa dira. Bereziki Antzinako Grezia eta Erromako arte klasikoan erabili ziren; ospetsuak dira garai hartako Zeusen Tenpluko atlanteak, egun horren aztarna batzuk baino geratzen ez diren arren. Izena Atlas figura mitologikotik dator, Zeusek zerua eustea agindu zion titanaren izenetik alegia. Horrela, ohikoa da atlanteak esfortzu edo indar handia eginez irudikatzea. Batzuetan, kariatideak ez bezala, gerritik gora baino ez dira zizelkatzen. Telamoi izena berriz,  Telamon figura mitologikotik dator halaber, argonautetako bat.

Erromanikoan ere erabili ziren gizon itxurako zutaeak, baina orduan sosegua eta bakea irudikatzen zituzten. Atlanteen erabilera ohikoa izan zen halaber XVIII. eta XIX. mendeetako klasizismo arkitektonikoan, hala nola San Petersburgoko Museoan. Erretaula barrokoetan ere ohikoak dira, baina aingeru moduan irudikatuta.

Erreferentziak

Agrigentoko Zeusen Tenpluko atlante itzelen aztarnak, gaur egun.

 

 

 

293 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.