Kariatideak


KategoriakArtea

Atenasko Erekterion tenpluko kariatideak.

Kariatideak emakume itxurako eskulturak hieratikoak dira, zutabe edo euskarri moduan erabiliak Antzinako Grezian. Bereziki ezagunak dira Atenasko Akropoliko Erekteion tenpluko kariatideak. Horien jatorria ezezaguna bada, kondairak dio Greziako Lakonia eskualdeko  Karia antzinako hiriko emakumeak irudikatzen dituztela, Mediar Gerretan hango emakumeak esklabu hartu eta zama astunak eramatera behartuak izan zirelako, pertsiarren alde agertzeagatik zigor moduan.

Kariatideak zizelkatzeko ohitura Errenazimenduan berpiztu zen. Ezagunak dira garai horretan Jean Goujon artistak Parisko Louvre museorako zizelkaturikoak. Berrikiago eta gurean, Donostiako Wallace iturrietan ikus daiteke kariatideen erabilera apaingarri moduan.

Ikus, gainera

206 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.