Erreferentzia kulturala edo erreferente kulturala kultura baten elementu bereizgarri eta propioak dira, hala nola ohiturak, errituak, sinesmenak, balioak, ..., orokorrean kontzeptuak eta horien izendapenak, beste kulturetan existitzen ez…
Agian asimilazioaren kontzeptu psikologikoa, Piageten teorian, bilatzen ari zinen.
Antropologian, asimilazio kulturala edo kultur asimilazioa multilkulturitate egoera batean gutxiengoan dagoen kultura batek, kultura minoritario batek alegia, kultura nagusi bateko elementu gehienak bereganatzen dituen prozesua eta horren ondorioa da, aldi berean bere jatorrizko elementu kulturalak kultura nagusiaren esku utziz - horien esanahia galtzearekin batera (ikus, apropiazio kulturala) - edo baztertuz. Asimilazio kulturala erabateko akulturazioa dela esan liteke, kultura nagusirako erabateko irekitasuna, eta gizarte multikulturaletan dauden interkulturalitate edo hareman kulturalen aldaeretako bat bat da, integrazioarekin, segregazioarekin eta esklusioarekin batera.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.