Arte erakusketa margo, eskultura edo bestelako artelanak erakusteko egiten den aldi baterako ekitaldia da, museo, arte galeria edo horretarako egokitutako beste espazio batean, publikoari irekia. Arte erakusketa monografikoa…
Arte sakratua edo arte sakroa kultu erlijiosoan eta liturgian erabiltzeko sortutako artea da, bereziki katolizismoan, budismoan eta islamean aurkitzen dena eta sinbolo sakratuak irudikatzen dituena. Arte sakratuaren beste ezaugarri bat artistaren mugak dira, irudikapenak eta artelanaren espiritualtasunak dogma erlijiosoek ezarritako arauei jarraitu behar baitiete. Aldi berean, artelana ulergarria izan dadin, tradizioari jarraitzen dion arte mota da. Hain zuzen, arte sakratuaren beste helburu bat izan daiteke sinestuna (eta sinesgabeak) federa ekartzea, eta horretarako argitasunez azaldu behar ditu erlijioaren irudikapenak. Kristau arte sakratuko lanetan gehien irudikatzen diren pertsonaia Kristo eta Ama Birjina dira, bere bizitzako pasarte ezberdinetan; bibliako pasadizoak eta santuen bizitzak ere arte sakratuaren ohiko irudikapenak dira.
Beste alde batetik, bereizi egin behar dira arte sakratua eta arte erlijiosoa: arte sakratuak helburu liturgiko argia duen arren, arte erlijiosoak artistaren esperientzia erlijiosotik sortutako lanak biltzen ditu. Hala ere, badira arte erlijiosoko lanak arte sakratu moduan baliatzen direnak.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.