Arte erakusketa
Arte erakusketa margo, eskultura edo bestelako artelanak erakusteko egiten den aldi baterako ekitaldia da, museo, arte galeria edo horretarako egokitutako beste espazio batean, publikoari irekia. Arte erakusketa monografikoa gai edo artista bakar bati buruzkoa da, eta kolektiboa, artista batzuen lanak batera erakusten dituena. Erretrospektiba edo atzerabegirako izeneko erakusketak, berriz, artista batek bere lan ibilbidean zehar egiten dituen lanak jartzen ditu ikusgai.