Arrazoi autorreflexiboa edo autogogoetatsua norberaren pentsamenduari buruz egiten den gogoeta kontziente eta kritikoa da, pentsamendu horren balio orokorrari nahiz, zehazkiago, pentsatzeko jarduera oinarritzen duten oinarri, printzipio, teoria eta metodoei dagokienez, bai norbanakoaren mailan, bai maila kolektiboan, ikuspegi filosofiko eszeptiko batetik, edozein pentsamendu motari aplika dakiokeena, hala nola pentsamendu filosofikoari berari zein jarduera zientifikoetan garatzen den ezagutza-jarduera aplikatuari. Haratago, arrazoi autoerreflexiboak bere baitan hartzen du ezagutza-jarduera zergatik eta zertarako pentsatu eta garatzen den, zer interes eta helbururekin.
Loturiko artikuluak
Arrazoi instrumentalaIkus arrazionaltasun instrumentala kontzeptuaren beste azalpen bat izateko. Arrazoi instrumentala edo arrazoimen instrumentala helburuak lortzea eta utilitatea maximotzea lehenesten dituen pentsamendu mota da, objektuak, ekintzak eta jokabideak zertarako…
Arrazoi nahikoaren printzipioaArrazoi nahikoaren printzipioa edo arrazoi askiaren printzipioa fenomeno orok arrazoi edo azalpen bat duela dioen printzipioa da. Wilhelm Leibniz-ek (1646-1716) formulatu zuen lehen aldiz Monadologia lanean, antzinatik hainbat filosofok adierazi eta…
Arrazoi teorikoa eta arrazoi praktikoaArrazoimena gizakiak egia zer den ezarri, egia eratu, errealitatea ezagutu eta hartan bere interes eta helburuen arabera eragiteko ahalmena izanik, eta arrazoia arrazoimen hori baliatzen duen ekintza eta…