Gizakiaren sinesmen, erabaki, ekintza eta jokabideak arrazionalak zein irrazionalak izan daitezke. Arrazionalak edo arrazoizkoak direla esango dugu, haiek adimena baliatuz eta arrazoia erabiliz sortu, garatu eta gauzatu direnean,…

Arrazionaltasun mugatua indibiduoen portaera ekonomiko errealari buruzko ikuspuntu alternatiboa da, homo economicus figura ukatzen duena, alegia ekonomia neoklasikoak agente ekonomikoek mozkina maximotzeko helburuaren alde erabateko arrazionaltasunez eta orokorrean informazio osoarekin jokatzen dutela hipotesiaren aurkakoa. Zehatzago, arrazionaltasun mugatuak arrazionaltasunez erabatekotasunez ez bazik eta neurri batean jokatzen dugula ezartzen du. Horretarako arrazoiak ditugu errealitatean indibiduoek izaten duten informazio mugatua, erabakiak hartzeko behar den denbora eta indibiduoen beraien muga kognitiboak. Kondizio haietan, erabakiak prozedura heuristikoak erabiliz, alegia erregela sinple, orokor eta maiz intuitiboen bitartez hartzen dira arrazionaltasun mugatuaren arabera.
Arrazionaltasun mugatuaren teoria Herbert Simon psikologo sozialak (1916-2001) eratu zuen, eta geroztik hainbat ekonomilarik landu dute, horien artean ospetsuena Daniel Kahneman psikologoak, 2002 urtean Ekonomiako Nobel Saria jaso zuena.
Erreferentziak
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.