Fenomenologian, noesia eta noema, Edmund Husserl filosofo existentzialistak ezarritako terminoak dira. Noesia zerbait jaso edo pentsatzeko ekintza intentzionala den bitartean, noema noesiaren edukia da, ez objektua euren baitan,…

Filosofian, teleologia fenomeno bat horren helburuei begira azaltzen saiatzea da. Azalpen teleologikoa ematean, fenomenoak xedea duela irizten da, zergaiti edo arrazoi bat, eta beraz asmo bati jarraiki sortu eta bilakatzen dela. Azalpen horiek eman zituzten lehenak Anaxagoras, Platon eta Aristoteles izan ziren. Aristoteles izan zen, hain zuzen, bere kausei buruzko teorian, azken kausak edo helburu-kausak (zertarako den) eta kausa efizienteak (zerk edo nork sortu duen) bereizi zituenak, besteak beste; teleologiak azken kausak lehenesten ditu sailkapen horretan, kausa efizienteen aldean.
Errealitatea ikuspuntu teleologiko batetik aztertzea naturako fenomenoen itxurazko arrazionaltasuna du jatorri, udako epelak eta neguko hotzak uztaren zikloak bete eta gizakia eta abereak elikatzea dakarrenez. Baina natura azalpen teleologikoen bitartez azaltzean, ikuspuntu antropomorfiko batetik aztertzen dela esan daiteke, naturari guztiz gizatiarra den teknikaren baliagarritasuna egozten zaiolako modu horretan.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.