Lurralde-antolakuntza eskualde bateko lurraldea, maila desberdinetan (herritik nazio osora) nola eratu, egituratu, lotu, saretu eta baliatu behar den ezartzen duen plangintza estrategikoa eta ondoriozko politika, programa eta arauen…

Apustu estrategikoa enpresa edo erakunde batek, bere ingurunea eta bere ahalmenak aztertu ondoren, estrategia jakin bat, bere helburu orokorrak lortzeko ekintza-plan bat alegia, garatzeko erabaki irmo eta sendoa da, horretarako ekintzak argi eta modu egituratuan zehazten dituena, erakundea norabide bakar batean abiarazteko. Beraz, apustu estrategikoa bere helburuak lortzeko enpresak lehenetsi edo nabarmentzen dituen estrategiak dira.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, strategic focus; gaztelaniaz, apuesta estratégica.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.