Agian Aita Apostolikoak bilatzen ari zinen.
Apostolikoak, ultrarrealistak (*ultraerrealistak) edo besterik gabe ultrak ere deituak, Hirurteko Liberalaren ondorengo berrezarkuntza absolutistaren aldian, Zorigaiztoko Hamarkadan alegia, joera absolutista muturrekoa zuten politikoen sektorea izan zen, Antzinako Erregimenerako itzulera aldezten zutenak, eta moderatuagoak ziren sektore erreformistaren aurkakoak. Sektore zabala osatzen zuten, baino Fernando VII.ak erreformisten alde egin zuen hamarkadaren azken urteetan, apostolikoen egonezina eta haserrea eraginez. Apostolikoek onartu ez zuten erabakietako bat izan zen, esaterako, Inkisizioa berriz ere indarrean ez jartzea izan zen. Adar armatua ere izan zuten, Boluntario Realisten Gorputza, liberalen aurka gogor ekin ziotenak. Apostolikoak izan ziren, Fernando VII-a hilda, Carlos Maria Isidro Borboikoarekin bat egin zutenak, Lehen Karlistaldian, hark bere pretentsio politikoak bereganatuta.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
FalangistakFalangistak Falange Española eta kideko alderdi politikoen jarraitzaileak dira, ideologia faxistakoak. Bigarren Errepublika garaian hauteskundeetan sostengu txikia izanda ere, protagonismo handia lortu zuten, bereziki ezkerreko alderdi politikoen aurka…
Aita ApostolikoakAgian, apostolikoak XIX. mendean Espainian joera absolutista zuten politikoen adieran bilatzen ari zara. Aita Apostolikoak edo, besterik gabe, Apostolikoak, kristau doktrina landu eta zabaldu egin zuten Apostoluen diszipulu…
Ultrarrealistak (Frantzia)Agian, Espainiako ultrarrealistei buruz bilatzen ari zinen, apostolikoak ere deituak. Frantziako historian, ultrarrealistak Frantziako Borboien Berrezarkuntzak, 1814-1830 bitartean, sektore politiko monarkiko edo monarkiaren aldeko muturrekoa izan zen, Antzinako…