Akuarela edo urmargoa pigmentoari ura eta gai itsaskor bat gehituta (Arabiako goma, esaterako) sortzen den soluzioarekin margotzen duen margo-teknika da. Tamaina txikiko paper edo kartoi zuri edo argiaren gainean…

Antzinatea edo Antzinaroa idazketa eta horrekin batera gizarte konplexuak eratu zituzten zibilizazio eta lehenengo estatuen sorreratik Erdi Aroaren hasierara arte, Erromatar Inperioa desegin arte alegia, luzatzen den aro historikoa da. Antzinako Egipto zein Mesopotamiako zibilizazioak eta Antzinate Klasikoaren izenarekin ezagutzen diren Antzinako Grezia eta Erromatar Inperioaren garaiak biltzen ditu. Antzinatean garatu ziren filosofiak, asmakuntzak eta sistema sozioekonomikoak egun munduan nagusi den Mendebaldeko kulturaren oinarrian daude.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.