Goi Erdi Aroa
Goi Erdi Aroa Erdi Aro izeneko garai historikoaren hasierako zatia, V. mendetik X. mendera luzatzen dena. Horren aurreko aro historikoa Antzinaro Berantiarra da. Horren hasiera eta bukaera zehatza eta eremu geografikoa eztabaidatsua izan da historialarien arabera. Hasiera data gisa 476 urtea proposatu da, Mendebaldeko Erromatar Inperioaren Romulo Augustulo enperadorearen egozpenaren data. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, Alta Edad Media.