Zibilizazioa


Zibilizazio terminoa Victor Riqueti-k, Mirabeauko markesak, sortu zuen XVIII. mendean, Ameriketako politika koloniala kritikatuz, basakeriaren antonimo moduan.1 Maiz, kultura terminoaren (ia) sinonimotzat hartzen da, arlo ezberdinetan erabiltzen badira ere: zibilizazioa historian eta soziologian  aipatzen da bereziki, eta kultura antropologian. Hala ere, bi terminoak bereizten dituzten ñabardurak badaude, ordea. Orokorrean eta antropologiaren ikuspegitik, zibilizazioa kultura aurreratua dela esan daiteke, idazketa, artea, egitura politiko eta ekonomiko konplexuak eta zientzia garatu dituena. Zibilizazioa kulturatik bereizten duen beste ezaugarri bat aniztasun soziala da, baina ideia, balio eta historia komunak dituen aniztasuna.2

Ikus, gainera

Erreferentziak

1.
Lasa Ochoteco C. Sobre la idea de civilización en el siglo XVIII. Congreso Internacional “XVI Semana de Ética y Filosofía Política.” http://congresos.um.es/sefp/sefp2009/paper/viewFile/3161/3061. Published 2009.
2.
Rotaetxe Amusategi K. LENGUA, CULTURA, CIVILIZACIÓN: DELIMITACIONES RECÍPROCAS Y SITUACIÓN VASCA. Eusko Ikaskuntza. http://www2.eusko-ikaskuntza.org/eu/argitalpenak/lengua-cultura-civilizacion-delimitaciones-reciprocas-y-situacion-vasca/art-8606/. Published 1992.
259 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.