Antzinako Erroma Antzinaroan, K.a VIII mendetik K.o. 476 urtera arte, garatu zen estatua eta zibilizazioa izan zen, Erroma hiria hiriburutzat hartuta eta bere zabalkunde handienean, Mediterraneoaren inguruan, Europako zati handiena, Ekialde Hurbila eta Afrikako iparraldea mendean izan zituena. Antzinako Erromak herentzia oparoa utzi dio Mendebaldeko Zibilizazioari; hala nola, Antzinako Erromaren altzoan sortu eta garatu zen latina, erromantze hizkuntzen iturburua, erromatar zuzenbidea, egun herrialde askotako ordenamendu juridikoaren oinarria dena, Arlo artistiko, erljioso eta kulturalean ere hainbat eta hainbat dira erromatar zibilizazioaren ekarpenak eta arrastoak.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, Ancient Rome; gaztelaniaz, Roma Antigua.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Lur laua (historia)Erdi Aroan eta Antzinako Erregimenean, Lur laua antzinako ohiturazko foruaren jurisdikzioa zuten lurraldeak ziren, elizaren zaintzapean, non biztanleria elizate eta merindadeetan antolatzen zen, erregearen foruaren jurisdizkioa zuten Bilbo…
Liturgia eta liturgikoaLiturgia (antzinako grezierazko λειτουργία, leitourgía, hitzetik, «lan publikoa»; bere aldetik, λήιτον, leiton, «herriko etxea», eta, ἔργον, érgon, «lana», hitzetatik) elizan, bereziki kristau elizan, ospatzen diren erritu, zeremonia eta…
Aporiak eta aporetikoaLogikan, aporia (antzinako grezierakzo ἀπορία hitzetik, «oztopo») paradoxa batera daraman arrazonamendua da, adibidez, Zenon Eleakoaren aporiak, non mugimendua ezinezkoa dela frogatzen den ustez, zentzumenek erakusten digutenaren aurka. Antzinako…