Antierlatibismo morala


KategoriakFilosofia

Antierlatibismo morala sofistek aldarrikatzen zuten nomos, hots, instituzio politiko nahiz arau moralen erlatibismo eta konbentzionalismoaren aurka Sokrates filosofoak erakutsi zuen jarrera izendatzeko erabiltzen den terminoa da. Sofisten arabera, ez dago irizpide finko, zuzen edo egiazkorik legeak eta arau moralak nolakoak izan behar diren ezartzeko; nomos edo arau horiek aldi bakoitzean zehazten dira, jendearen ustearen, borondatearen eta uneko interesen arabera. Sofisten printzipio hori argi eta garbi laburbiltzen da Protagorasen aforismoan: gizakia gauza guztien neurria da.  Sokrates erlatibismo horren aurka agertu zen; bere antierlatibismo morala "zuzena", "ona", "txarra" kontzeptuek berez eduki behar zuten definizio unibertsalean oinarritzen zen, definizio unibertsal eta antierlatibista horiek gabe ezinezkoa suertatuko litzatekeelako gizakien artean ados jartzea. Definizio unibertsal horiek zehaztu eta finkatzeko, indukzioa proposatu zuen, ona eta txarra orokorrean zer den behatuz eta bereziki eztabaidatuz, maieutikaren bitartez.

227 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.