Andatza (mendia eta mendigunea)


KategoriakEuskal Herria

Andatza, iparraldetik ikusita. Aurreko planoan, Usurbilgo herrigunea.

Andatza Gipuzkoako iparraldean dagoen mendia eta horren inguruan dagoen mendigunea da. Andatza mendiaren gailurrak 562m-ko garaiera du, gehienetan malda leunekin. Mendia eta inguruko mendigunea Oria ibaiko haranaren ezkerretara, ibaiaren hegoaldean, kokatzen da, ibaiaren bokaletik gertu, eta Hernioko mendigunearen hegoaldean. Aia, Asteasu, Zizurkil, Zubieta eta Usurbilgo herriek mugatzen dute. Historiaurreko aztarna ugari daude mendiaren magaletan, dolmenak, gehienak, eta zista bat. Erdi Aroan, mendiko lurrak Orreagako monastegiarenak ziren eta egun ere jabetza hori frogatzen duten mugarri zenbait daude mendian zehar. Bestalde, mendiko harria errotarriak egiteko erabili zen historian zehar eta iparraldeko maldan harrobi eta errotarri ugariren aztarnak daude. 1933 urtean usurbildar mendizaleek jarritako porlanezko gurutze bat dago, Gora Euzkadi idatzita duen oroimenezko plaka duena. Plaka Espaniako Gerra Zibila baserritar batek kendu eta ezkutatu zuen, erregimen frankistak hura kendu aurretik; Espainiako Trantsizioaren garaian jarri zen berriz ere plaka. Espainiako Gerra Zibilean fronte-lerro bat eratu zen; lerro horretan tropa nazionalen eta lubakietan babestutako euskal gudarien artekoko gudaldi gogorrak izan ziren Andatza eta Belkoain mendietako gailurretan aste batzuetan zehar; 2022-23 urteetan Andatza mendian egindako indusketa-kanpainetan hainbat aztarna aurkitu ziren lubakietan.

XX. mendearen erdialdetik, basogintzarako ustiatzen den mendia da, koniferak izanik espezie ohikoena. XXI. mendearen hasieran Donostialdeko zaborrak erretzeko Zubietako erraustegia eraiki zen, herritarrek horren aurkako jarrera garbi eta irmoa agertu zuten arren.  2022 urtean, enpresa batek Andatzako mendigunean parke eoliko bat eraikitzeko proiektua egin zuen, gerora, ordea, proiektua bertan behera geratu zen. Aisialdiari dagokionez, mendia eta bere inguruak uurbildarren eta inguruko mendizaleen ohiko helmuga da, ibilbide ugariekin; haien lagungarri aterpetxe txiki bat dago gailurretik gertu. Ibilbide horietarako abiapuntu ohikoena Urdaiaga auzoa da.

Ikus, gainera

406 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.