Biribilondo
Biribilondo Andatza mendigunean dagoen mendi bat da, Andatza menditik ekialdera ehunka metro batzuetara. 348 m-ko altuera du. Gailur-lerro bat eratzen du Enuto (400m), mendebaldera, eta Olaikogain (334m) mendiekin. Gailur-lerro horren hegoaldeko oinetan Abalotz erreka dago, malda handi baten oinetan. Mendiaren oinetan, ekialdera eta mendebaldera hurrenez hurren, Olaiko erreka eta Bikai erreka daude, hain zuzen ere ura Abalotz errekak isurtzen dutenak. Biribilondoren gailurrean antena altu bat dago, eremu hesitu batean; beraz, ezin da gailurrera bertara iritsi; antena horri esker, Biribilondoren kokapena erraz ikusten da Zubietatik eta Usurbildik. Gailurraren inguruetara Urdaiagatik malda leun batetik igotzen den pista zabal batetik irits gaitezke.