Arripilletako gaina (Peusgarate)
Arripilletako gaina edo Peusgarate 442m garaieran dagoen mendi bat da, Andatzako mendigunean, Altzaola edo Azarolako lepotik mendebaldera oso gertu. Mendi-lepo horretatik altuera txikia duen arren, mendebaldetik altuera handiagoa du, Andatza auzotik gertu dagoen Urgurutz errekaraino jaitsiz. 2022 urtean Eusko Jaurlaritzak proiektua egin zuen gailur horretan aerosorgailu bat altxatzeko, Andatzako mendigunean eraiki beharreko parke eolikoaren barruan; gerora, ordea, proiektu hori baztertu egin zen. Gailurraren inguruan, saroi bat zegoen, zeinaren artamugarria egun ere ikus daitekeen.