Anamnesia edo erreminiszentzia (filosofia)


KategoriakFilosofia

Ikus, Gizapedia hiztegian, anamnesi, terminoaren adiera guztiak ezagutzeko.

Anamnesia, erreminiszentzia edo oroipena Platonek episteme edo zientzia mailako ezagutzara heltzeko proposatzen duen bide nagusietako bat da, arimak gorputzarekin bat egin baino lehen ezagutzen dituen ideiak gogoratuz. Platonen iritziz, mundu sentikorrera heldu aurretik arimak ez zuen ideiak beste ezer ezagutzen, baina arima gorputzera eta mundura heldutakoan zentzumenen bitartez mundu sentikorra jaso eta ideiak ahaztu egiten ditu hasiera batean, ezagutza faltsua eskuratuz; baina gauza horiek identifikatzean,  gauza horiek ideien islada direnez, ideiak gogoratu egiten ditu. Adibidez, zaldiak ikustean, ez ditugu bi zaldi berdin-berdinak aurkituko, nolatan jakin dezakegu orduan biak zaldiak direla? Platonen arabera, zaldiaren ideia gogoratu egiten dugulako zaldi horiek ikustean, zaldi horiek ideiaren ezaugarri funtsezkoak dituztelako, zaldiaren ideia komuna partekatzen dutelako.

Horrela, anamnesia doxa edo iritzia eta episteme edo zientzia lotzeko Platonek baliatzen duen tresna da: iritzia akatsez eta errorez eraturiko ezagutza izan arren, ideiak gogoratzeko baliagarria da, pertzepzioen aniztasuna ideien batasunera murriztuz edo laburtuz.

Ikus, gainera

258 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.