Amortizazio teknikoa, amortizazio ekonomikoa edo amortizazio produktiboa denboran zehar ibilgetuak izaten duen balio-galera kontabilitatean jasotzea da. Izan ere, ibilgetua ekoizpen-prozesuan erabiltzeagatik edo besterik gabe denbora pasatzeagatik higadura eta ondorioz balio-galera du, enpresak amortizazio gisa kontabilizatu behar duena. Amortizazio teknikoa autofinantzazio edo finantzazio iturri propiotzat hartzen da, enpresak bere baliabideak atxikitzen dituelako balio-galera hori jasotzeko.
Adibide gisa, enpresak 4000 euroko makina bat erosten duenean, 4000 euroko ibilgetua jasotzen du aktiboan, baina 4 urteren buruan makina hori baliagarria ez dela izango irizten bada, 4 urte horien buruan aktiboak ez egiazko baliorik izango; balio-galera 4 urtetan zehar gertatu denez, urtero gastu hori jasotzea litzateke egokiena, urtero 1000 euroko amortizazioa eginez esaterako.
Aktibo baten balioa, hari egindako amortizazio metatua kenduta, aktibo horren kontabilitate-balio garbia da.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Amortizazio linealaAmortizazio lineala aktibo iraunkor baten amortizazio ekonomikorako metodo edo sistema bat da, amortizazio-kuota konstanteak ezartzen dituena ekitaldi ekonomikoetan zehar; hala, amortizazio metatua modu linealean hazten da denboran zehar. Adibidez,…
Amortizazio metatuaAmortizazio ekonomikoari buruz, amortizazio metatua edo amortizazio-funtsa enpresak aktibo baten balio-galera aurreikusi eta estaltzeko metatzen joan den amortizazio-kuota, zuzkidura edo aurrezkien totala da, aktiboan kontabilizatzen dena, amortizatzen ari…
Amortizazio zuzena eta zeharkakoaAmortizazio zuzena eta amortizazio zeharkakoa ibilgetuko aktiboen amortizazioa kontabilizatzeko bi metodo desberdin dira. Zuzeneko amortizazioaren metodoaren arabera, amortizazioa gastu bezala kontabilizatzen da, baina ibilteguko aktiboaren balioa zuzenean gutxituz.…