Amortizazio lineala aktibo iraunkor baten amortizazio ekonomikorako metodo edo sistema bat da, amortizazio-kuota konstanteak ezartzen dituena ekitaldi ekonomikoetan zehar; hala, amortizazio metatua modu linealean hazten da denboran zehar. Adibidez, 5 urtetan 1.000 euroko balioa duen ondasun bat amortizatu behar bada, amortizazio linealaren metodoaren araber ekitaldi bakoitzerako amortizazio-kuota 1000/5 = 200 eurokoa izango da; horrela, urteetan zehar metatutako amortizazioa 200-400-600-800-1000 sekuentziarekin bat etorriko litzateke.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, amortización lineal.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Amortizazio ekonomikoaAmortizazio teknikoa edo amortizazio ekonomikoa denboran zehar ibilgetuak izaten duen balio-galera kontabilitatean jasotzea da. Izan ere, ibilgetua ekoizpen-prozesuan erabiltzeagatik edo besterik gabe denbora pasatzeagatik narriadura eta ondorioz balio-galera…
Amortizazio zuzena eta zeharkakoaAmortizazio zuzena eta amortizazio zeharkakoa ibilgetuko aktiboen amortizazioa kontabilizatzeko bi metodo desberdin dira. Zuzeneko amortizazioaren metodoaren arabera, amortizazioa gastu bezala kontabilizatzen da, baina ibilteguko aktiboaren balioa zuzenean gutxituz.…
Amortizazio metatuaAmortizazio ekonomikoari buruz, amortizazio metatua edo amortizazio-funtsa enpresak aktibo baten balio-galera aurreikusi eta estaltzeko metatzen joan den amortizazio-kuota, zuzkidura edo aurrezkien totala da, aktiboan kontabilizatzen dena, amortizatzen ari…