Filosofian eta soziologian, alienazioa gizabanako batek bere bizitzaren kontrola eta zentzua galdu eta beste eragile, sistema edo ideologia baten mendean dagoenean sortzen den egoera indibiduala da, kultura eta…

Agian mitifikazioa bilatzen ari zinen.
Adiera arruntean, mistifikazioa nahastu, erratu, distortsionatu, manipulatu eta engainatzeko ekintza da, eta horren ondorioa da, modu aktiboan (batek beste bat nahasten duenean) nahiz pasiboan (nahastuta egotea) alegia. Pertzepzioaren distortsio moduan ere uler daiteke, errealitatearen ikuspegi okerra izatera daramana. Soziologian, mistifikazioa gertatzen da norberaren esperientzia indibidualek gauzak sozialki gertatzen diren modua ezkutatzen dutenean. Marxismoan, mistifikazioa prozesu sozioekonomikoen irudikapen faltsua da, klase menderatzaileek sustatutakoa klase langilearen kaltetan, adibidez langileen lana enpresarien onberatasunaren erakusgarri direla zabaltzen denean.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, mystification; gaztelaniaz, mixtificación, mistificación.
Erreferentziak
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.