Max Weber soziologoari zor zaio dominazio kontzeptuaren azterketa sakonenetakoa. Haren arabera, dominazioa edo menderatzea agindu batzuei obedientzia, hots, men egiteko aukera da. Men egite hori ohitura hutsaren emaitza izan…

Deshumanizazioa pertsona eta gizataldeen gizatasuna ezeztatu eta ukatzea da, haien aurkako indarkeria, dominazioa eta alienazioa justifikatuz edo gutxietsiz. Hainbat eratara gauzatu daiteke: zuzenean krudeltasunez jokatuz haien aurka, edo haien aurkako diskriminazioa bultzatuz. Deshumanizazioa nork bere buruaren aurka ere garatu dezake: gizatasun balioak galduz esaterako, elkartasuna, enpatia, kontzientzia eta justizia alboratuz eta egozentrismoa, kontsumerismoa eta indiferentzia bultzatuz.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.