Alienazioa


KategoriakFilosofia

Filosofian eta soziologian, alienazioa gizabanako batek bere bizitzaren kontrola eta zentzua galdu eta beste eragile, sistema edo ideologia baten mendean dagoenean sortzen den arroztasun-egoera indibiduala da, bere onlana, ondasunak, kultura eta berezko balio moralak galduta, egoera hori gainditzeko aukera eskasekin. XIX. mendean lehen aldiz Hegel-ek jaso eta garatutako kontzeptua izan zen, gizabanakoaren besteratzea adierazteko. Haren ikasle Feuerbach-ek gizabanakoak berezko izaera galtzen dueneko egoera izendatzeko baliatu zuen, Jainkoaren eta erlijioaren esku uzteko (ikus, alienazio erlijiosoa). Alienazioaren jatorrizko kontzeptua Karl Marx-ek garatutakoa izan zen, alienazioa kapitalismoan soldatapeko langilearen esplotazio-egoera deskribatzeko baliatu zuenean, berak ekoitziriko ekoizkin edo produktuetatik banandua denean, bere lana kapitalistari saldu eta kapitalistak bere lanaren emaitza bereganatuta (ikus, alienazio ekonomikoa). Geroztik, hainbat dira alienazioa landu duten pentsalariak, hala nola Frankfurteko eskolakoak eta, modu independenteagoan, Erich Fromm.

Ikus, gainera

241 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.