Egonkortasun ekonomikoa edo egonkortasun makroekonomikoa herrialde edo eskualde bateko aldagai makroekonomiko nagusiak gorabehera handirik gabe bilakatu eta elkarren artean orekan daudenean gertatzen den egoera da. Hain zuzen ere,…
Alienazio ekonomikoa edo ekonomia-alienazioa (latinezko alienus hitzetik, "arrotz") Karl Marx filosofoak garatu zuen kontzeptua da (ikus, gainera, alienazioa, kontzeptu orokor gisa), zeinaren arabera kapitalismoan langileak ekoitzen duen produktuak berezko izaera hartzen duen merkantzia gisa, kapitalistaren esku geratzen dena; era horretan, produktua berarengandik at geratzen da, produktua arrotz (latinez, alienus) gertatzen zaio langileari, gizakiak naturarekin eta bere bizitza-kondizioekin zuzeneko harremana zuen ekoizpen-moduetan ez bezala, non gizakiak bere beharrak, oinarrizkoak nahiz autorrealizazioarekin lotuak, betetzeko soilik ekoizten duen, subjektu autonomo gisa, produktuaren jabe izanik.
Alienazio ekonomikoa langileak kapitalistak duen ekoizpen-harremanetan oinarritzen da finean; ekoizpen-bideen jabe izanik, langileari bere lan indarra erosita, lan-indarra objektu bihurtzen da, eta beraz objektu ere bada bere emaitza, produktua bera. Arroztasun hori indartzen du lanaren zatiketak berak, non langileak ezin duen hartu produktu bukatua bere lanaren emaitza gisa. Lana eta bere emaitza arrotz zaizkio guztiz era horretan, bi arrazoiengatik, alde batetik berez, produktuak ez baititu bere beharrak betetzeko egiten, eta bestetik jabetzaz, lana eta produktua kapitalkistak erosi dituelak. Arroztasun horretantxe datza alienazio ekonomikoa.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.