Enpresa-ekimena negozio bat sortu, garatu eta abiaraztea da, ekintzaile batek edo batzuek kontsumitzaileei eskaini eta merkaturatuko den produktu edo zerbitzu baten inguruan. Enpresa-ekimenarekin lotutako jardueren multzoari ekintzailetza esaten…
Aliantza estrategikoak bi enpresa edo gehiagoren arteko akordio esplizitu eta formalak dira, non enpresek baliabideak partekatu eta elkarrekin lan egitera konprometitzen diren helburu estrategikoak lortze aldera. Aliantza estrategikoen helburuak anitz izan daitezke: merkatu berrietara zabaldu, ekoizpenak eta prozesuak bateratuz eskala-ekonomiak lortu kostuak murrizte aldera, teknologia berriak elkarrekin garatu eta lehiakideei aurre egitea. Maila horizontalean, prozesu berdinetan diharduten enpresen artean, nahiz bertikalean, ekoizpen-prozesuan zehar fase desberdinetan dihardutenen artean. Aliantza estrategikoak arrakastatsuak izan daitezen, garrantzitsua da helburu estrategiko bateragarriak izatea, kultura korporatiboa partekatzea, lotu beharreko helburuak argi eta garbi planteatzea eta baliabideak benetan konpartitu ahal izatea.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.