Enpresan, alderantzizko logistika edo itzulbideko logistika ekoizpenean eta banaketan sortzen diren hondakinak, enpresak hauteman edo bezeroek itzulitako produktu akastun eta hondatuak eta prozesu horietan erabilitako ontzikiak eta bilgarriak…
Alderantzizko gela edo alderantzizko ikasgela, gela edo ikasgela iraulia ere deitua (ingelesez, Flipped Classroom) ikasgelaren eredu klasikoa baztertu, irakasleak ikasgelan informazioa transmititzea eta ikasleak etxean etxeko lanak egitea alde batera utziz, eta alderantziz etxean edukiak ikasi eta ikasgela ikaskuntza esanguratsua, aktiboa eta indibidualizatuagoa bultzatzeko erabiltzen duen irakaskuntza-ikaskuntza eredu alternatiboa da, horretarako ikasgelan ikasleen artean eta irakaslearekin sortzen diren harreman eta interakzioak baliatuz eta metodologia aktiboak erabiliz. Alderantzizko gela edo gela irauliaren metodologia 2007 urtean garatu zuten Jonathan Bergmann eta Aaron Sams irakasleak klaseak galtzen zituzten ikasleentzako materiala prestatu zutenean, ikasle guztiengana iristeko asmoarekin. Euren esperientzia Flip your Classroom: Reach Every Student in Every Class Every Day 2012ko liburuan plazaratu zuten.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, clase invertida.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.