Metafisikan, aldagaiztasuna edo aldaezintasuna Izatearen ustezko ezaugarria da, Izatearen aldaketa ukatzen duena. Aldaketaren problema filosofian aztertu zen lehenengoetarikoa izan zen, filosofoei harridura eta lilura eragin zien lehen gaietako bat gauzak nola aldatzen ziren ikustea izan zelarik. Heraklitok gauza guztiak etengabeko aldaketan zeudela baieztatu zuen, eta beraz gauzen aldagaiztasuna ukatu zuen. Parmenidesek berriz, Izatearen berezko ezaugarria zen, eta logikaz azaldu zuen: Izatea dena aldatzen bada, Izatea izateari uzten dio, ez Izatea bilakatzen da eta hori ez da posible.
Aldi berean aldagaiztasuna Jainkoari egozten zaizkion ezaugarrietako bat da.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, inmutabilidad.
Loturiko artikuluak
Filosofia espekulatiboaFilosofia espekulatiboa esperientziatik at eta modu teorikoan garatzen den filosofia egiteko modua da, arrazoian oinarritua, bereziki gauzen lehen printzipioetaz diharduena, eta beraz bereziki metafisikarekin eta teologiarekin bereziki lotua…
Parmenides EleakoaParmenides Eleakoa (ca. K.a. 515 - ca. K.a. 450) Antzinako Greziako filosofoa izan zen, Izatea edo Badena gogoeta-gai izan zuena. Filosofo presokratikoen artean kokatzen da, eta haien artean Eskola…
HeraklitoHeraklito, ustezko jaioterriagatik Heraklito Efesokoa ere deitua, Antzinako Greziako filosofoa izan zen K.a VI. mendearen inguruan. Filosofo presokratikoen taldean barneratu ohi da, haren hausnarketak filosofo horien ekarpenen aldean…