Estatistikan, aldagai estatistikoen artean aldagai diskretuak eta aldagai jarraituak (edo jarraiak) bereizten dira. Aldagai diskretuak balio isolatuak, banan-banan konta daitezkeenak, hartzen dituen aldagaiak dira, hala nola familiako anai…
Aldagai azaldua, mendeko aldagaia edo aldagai dependentea ikertu edo aurresan nahi diren aldagaia da, kausa edo aldagai aske baten edo batzuen ondorio dena, aldagai haien eraginpean dagoena edo besterik gabe aldagai horiekin erlazionaturik dagoena (ikus, gainera, kriterio-aldagaia). Aldagai azaltzailea, aldagai askea edo aldagai independentea, berriz, aldagai azalduaren kausa dena da, hari buruzko aurresanak egiteko erabiltzen dena. Adibidez, pertsona baten altuera haren pisua aurresateko erabiltzen denean, altuera aldagai azaltzailea da, eta pisua aldagai azaldua, altuerak eragiten diolako pisuari, altuera baita pisua aurresateko erabiltzen dena, altuera kausa eta pisua ondorioa delako.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.