Aldagai dikotomikoa bi balio bakarrik hartzen dituen aldagai kategorikoa da, hala nola, sexua, lan egoera (lanean/lanik gabe) eta gaixo/sano aldagaiak. Aldagai dikotomikoak kuantitatibotzat hartu eta landu daitezke, haien…

Aldagai iragarleak, aldagai aurresaleak edo prediktoreak beste aldagai bat aurresateko, beste aldagai baten balioa estimatzeko alegia, erabiltzen diren aldagaiak dira. Adibidez, pertsona baten altuera jakina bere pisua estimatzeko erabiltzen denean, erregresioaren bitartez adibidez, altuera aldagai iragarle edo aurresalea dela esaten da. Aldagai iragarleak izendatzeko beste terminoa aldagai independente da.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, predictor variable; gaztelaniaz, variable predictora.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.