Aktibo toxikoa


KategoriakEkonomia

Ekonomian, aktibo toxikoa arrisku handiko aktiboak dira, kontabilitatean erregistraturik duten balioa berreskuratzen zailak diren zentzuan, merkatuko balioa askoz ere txikiagoa delako, eta beraz likidezia oso eskasa dutenak. 2008ko Atzerakada Handian aipatzen hasi ziren, aurreko urteetan bankuek mailegatutako diruak berreskuratzea zaila izango zela ikusi zenean, eta mailegu, hipoteka eta bestelako zor-tituluak hirugarrenei prezio merkean saltzen hasi zirenean, bere hasierako kopurutik oso behera. Finantza-produktuetatik, aktibo toxikoaren izendapena beste aktibo batzuetara zabaldu da izena, hala nola etxebizitza eta beste ondasun higiezinetara, enpresa edo entitate batek haiei buruz erregistraturik duen balioa merkatuan berreskuratzea ia ezinezkoa denean. Aktibo toxikoak gainetik kentzeko ohikoa haiek putre funtsei saltzea, oso merke erosten eta garesti saltzen duten funts espekulatzaileei alegia.

209 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.