Pasibo ez-korrontea enpresak epe luzera, urtebetetik gorako epemugarekin alegia, dituen zor eta obligazio finantzarioek osatzen duten ondare-masa da, enpresak epe luzeko inbertsioak edo bere eguneroko jarduera ekonomikorako (ikus,…
Aktibo korrontea enpresak dituen aktibo likidoek osatzen duten ondare-masa da, ustiapen-zikloan zehar xahutu eta orokorrean urtebete baino gutxiago irauten duten aktiboen multzoa alegia. Aktibo ez korrontearekin batera, enpresaren aktibo osoa osatzen du, non enpresak dituen ondasun eta eskubide guztiak, inbertsioak alegia, biltzen diren. Beraz, aktibo korrontean epe laburreko inbertsioak, ondasunak eta eskubideak, biltzen dira.
Aktibo korronteko elementuak azpimasa hauetan sailkatzen dira:
Esan bezala, aktibo korrontean enpresak bere ustiapen-zikloa garatzeko behar duen inbertsioa biltzen da zati batean, pasibo korrontea edo epe laburreko zorrak kenduta alegia. Inbertsio hori etengabe behar duenez, ustiapen zikloa etengabe burutzen baita, aktibo korrontearen zati hori, maniobra-funtsa deitzen dena, epe luzera finantzatu behar da, eta aktibo korrontea ken pasibo korontea eginez kalkulatzen da. Beraz, beste hitzetan maniobra funtsa pasibo ez korronte edo epe luzeko finantzazioarekin estaltzen den aktibo korrontearen zatia da.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, current assets.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.